XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzun.

1. Haur batzu dagoeneko gauzak biltzen ari dira.

Esaidazu zeintzu diren eta zertan ari diren.

(Potoak eta pintzelak garbitu, materiala gorde, hondakinak zaramontzira bota).

2. Begira haurrek darabiltzaten kolore desberdinei.

Zenbat berezten dituzu? (Izendatu eta zenbatu).

Haur batzuek pintura isuri dute zolaren gainera eta koloreak nahastu egin dira.

Zer gertatzen da koloreak nahasten direnean?.

3. Trebea al zara eskuekin?.

Marrazkiko haurrak egiten ari diren gauzak egiteko gai izango al zinateke?.

Talde horretan bazeunde, zer hautatuko zenuke egitea?.

4. Andereñoak lagundu egiten die neskato batzuei koadroa horman esekitzen.

Beste zer gauza egin beharko dituela haurrekin uste duzu?.

Ikasi:
Pintatzen.

Haurrek batere pentsatu gabe ekiten diote arrapaladan edozer ekintza egiteari nola egin kontutan hartu gabe.

Pintatzea zertan datzan eta nola ikasten den azalduko diezue.

- Zer behar dugu koadro bat pintatzeko? (Normalean, pintura, pintzelak eta papera edo ehuna).

- Zer pintzel dira hoberenak koadro txikiak pintatzeko? (Pintzel finak).

Eta hormirudi handiak pintatzeko? (Pintzel lodiak edo brotxak).

- Paperean zerbait idatzi nahi baduzu, zer beharko dugu? (Lapitza, luma, boligrafoa).

- Pintatu nahi badugu, baina pintzelik eta brotxarik izan ezean, zer erabil dezakegu? (Iradoki hatzak, esponja eta abar).

Koloreak egiten.

Irakatsi haurrei koloreak egiten era guztietako gauzekin. Beti ez da beharrezko izaten pinturak edo lapitzak erabiltzea.

- Zer gauza daukagu etxean koloreak egiteko modukorik?.

- Egongelan: lapitzak, pinturak, eta abar.

- Bainugelan: hautsak, makilaia, haginorea.

Bultzatu zeuen seme-alabak esperimentuak egitera.

Kontakizuna eta ariketak 51. orrialdean.